GURE LANA

GURE EGUNEROKO LANA


Ez dugu metodo zehatzik erabiltzen gure eguneroko lanean. Guk sortzen dugu material guztia eta hori erabiltzen dugu eguneroko aktibitateak egiterakoan. Honek lan handia suposatzen du baina lagungarri zaigu.


Taldean egiten dugu lan eta horretarako, aurretik zehazten ditugu pauta batzuk, talde lan hau eraginkorra eta azkarra izan dadin.

Egiten ditugun aktibitateak, haurrek gauza ezberdinekin esperimentatzeko eta materialak manipulatzeko helburua dute beti. Kostruktibismoaren korrontea jarraitzen dugu. Esperimentazio zuzena, ikasteko modurik onena dela uste dugu adin honetako haurrentzat.

Ipuinak kontatzen ditugu, oso onuragarri ikusten baititugu adin honetan. Beraietatik informazio asko jasotzen dute eta psikologikoki ere lagungarria da istorioak irakurtzea, beren barne munduko gauzak erreparatzeko aukera zabaltzen baitie. Afektiboki ere oso momentu goxoa suertatzen da ipuinak irakurtzeko une hau, istorioaz aparte, trasmititzen zaiena eta haiek trasmititzen dutena, oso garrantzitsua baita. Hortaz gain, liburutegia beraien eskura dagoen txoko bat izatean, noiznahi jo dezakete toki lasai eta goxo horretaz gozatzera.





Kantak eta dantzak gure eskolako aktibitaterik gustukoenak dira. Asko gozatzen dutenez eta guztiz disfrutatzen dutenez mota honetako aktibitateekin, maiz erabiltzen dugun baliabidea da musika. Baliagarri eta interesgarri zaigu gainera, gaitasun asko lantzen baitira horrelako aktibitateekin; erritmoa, gorputz eskemaren ezagutza, oreka, lateralitatea...







Argi dugu dena den, beraien nahi eta desioei kasu egin behar zaiela une oro, hortik ematen baitzaio hasiera ikaskuntza esanguratsuari. Haur txikietan JOLASA da heziketaren iturririk garrantzitsuena.