GOAZEN GURE ESKOLA EZAGUTZERA

GURE IKASTOLA
GOAZEN GURE IKASTOLA EZAGUTZERA!!!

Gure ikastola Arantzan (Nafarroa) kokatzen da eta oso herri txikia denez, gure ikastola ere halaxe da, baina oso oso polita da eta gainera oso ongi pasatzen dugu. Hemen duzue aukera gure ikastola ezagutzeko!

0-6 urte arteko haurrak biltzen gara Galtxagorri Ikastolan:

+Haur Hezkuntzako 1.zikloa: 0-3 urte
+Haur Hezkuntzako 2.zikloa: 3-6 urte

Ziklo bakoitzeko 3 gela daude. Bi solairu ditu gure ikastolak eta honela banatuta daude:

+LEHENENGO SOLAIRUA: lehen zikloko hiru gelak, komunak, psikomotrizitate gela, patioa, harrera gela, jantokia eta irakasleen gela.

+BIGARREN SOLAIRUA: bigarren zikloko hiru gelak, komunak, plastika gela, liburutegia, teknologia berrien gela eta bideo gela.



Hona hemen bideo bat gure ikastola piskatxo bat gehiago ezagutzeko:


GURE LANA

GURE EGUNEROKO LANA


Ez dugu metodo zehatzik erabiltzen gure eguneroko lanean. Guk sortzen dugu material guztia eta hori erabiltzen dugu eguneroko aktibitateak egiterakoan. Honek lan handia suposatzen du baina lagungarri zaigu.


Taldean egiten dugu lan eta horretarako, aurretik zehazten ditugu pauta batzuk, talde lan hau eraginkorra eta azkarra izan dadin.

Egiten ditugun aktibitateak, haurrek gauza ezberdinekin esperimentatzeko eta materialak manipulatzeko helburua dute beti. Kostruktibismoaren korrontea jarraitzen dugu. Esperimentazio zuzena, ikasteko modurik onena dela uste dugu adin honetako haurrentzat.

Ipuinak kontatzen ditugu, oso onuragarri ikusten baititugu adin honetan. Beraietatik informazio asko jasotzen dute eta psikologikoki ere lagungarria da istorioak irakurtzea, beren barne munduko gauzak erreparatzeko aukera zabaltzen baitie. Afektiboki ere oso momentu goxoa suertatzen da ipuinak irakurtzeko une hau, istorioaz aparte, trasmititzen zaiena eta haiek trasmititzen dutena, oso garrantzitsua baita. Hortaz gain, liburutegia beraien eskura dagoen txoko bat izatean, noiznahi jo dezakete toki lasai eta goxo horretaz gozatzera.





Kantak eta dantzak gure eskolako aktibitaterik gustukoenak dira. Asko gozatzen dutenez eta guztiz disfrutatzen dutenez mota honetako aktibitateekin, maiz erabiltzen dugun baliabidea da musika. Baliagarri eta interesgarri zaigu gainera, gaitasun asko lantzen baitira horrelako aktibitateekin; erritmoa, gorputz eskemaren ezagutza, oreka, lateralitatea...







Argi dugu dena den, beraien nahi eta desioei kasu egin behar zaiela une oro, hortik ematen baitzaio hasiera ikaskuntza esanguratsuari. Haur txikietan JOLASA da heziketaren iturririk garrantzitsuena.



LAN BERRIARI EKIN DIOGU!!

LAN BERRIARI EKIN DIOGU!!

Guztion artean erabakitzen ditugu egingo ditugun lanak eta horretarako asanblada erabiltzen dugu.

Beraz asanbladari ekin diogu guztiok batera eta gure herria baserri-ingurunea denez BASERRIAri buruz ikastea pentsatu dugu.




Horretarako, zer dakigun eta zer ikasi nahi dugun erabaki dugu eta ondorengoak ikastea erabaki dugu:


-GURE BASERRIAK NOLAKOAK DIREN


-GURE BASERRIETAN ZEIN ANIMALIAK DAUDEN


-ANIMALIA HORIEK NOLAKOAK DIREN ETA ZER JATEN DUTEN


Ikasi nahi dugunari buruzko informazioa lortzeko guztion lana beharrezkoa da eta hasteko mural bat egitea pentsatu dugu. Paretean paper txuri handi handi bat jarri dugu eta bertan BASERRIA idatzi dugu eta baserriaren irudi bat jarri dugu.







LIBURUTEGIRA BIDAIA

LIBURUTEGIRA GOAZ INFORMAZIO BILA!!!



Ikasi nahi duguna erabaki ondoren, hori lortzeko informazioa behar dugu eta horretarako pentsatu dugu hoberenea ikastolako liburutegira joatea dela.
4-5 pertsonako taldetxoak egin ditugu eta begira, begira zer aurkitu dugun!




Besteak beste argazki pilo bat aurkitu ditugu, eta hona hemen horietako batzuk:

TXERRIAK


TXAKURRAK






ASTOA


ARDIA


Argazkiez gain, margotzeko irudiak ere aurkitu ditugu eta margotzea asko gustatzen zaigunez eta gainera asko ikasten dugunez.............. BEGIRA BEGIRA!!

























Liburutegian BIDEOTEKA ETA MUSIKA ere badugunez, BIDEO bat aukeratu dugu animaliei buruzkoa.


ANIMALIEN IRUDIAK MARGOTZEN

IRUDIAK MARGOTZERA GOAZ!!!!!

Begira zeinen politak geratu zaizkigun. sartu eta ikusi!!

Gaur, pasa den egunean liburutegian bildu genituen animaliei buruzko irudiak margotzen aritu gara.



Eta ondoren, irakasleak ekarri dituen beste animalia batzuen irudien fotokopiak moztu ditugu eta bi mural egin ditugu.



Mural batean ETXABEREAK jarri ditugu eta bestean BASABEREAK.



Horretarako zein ezberdintasun dauden beraien artean gogoratu dugu lehenengo.



Etxabereak, baserrian ikusi ditugun hainbat animalia (ardia, txakurra, katua, behia...) dira eta Basabereak, askotan baserritik gertu, baina basoan bizi diren animaliak dira (erbia, lehoia, hartza, basakatua...). Hauetako batzuk gure baserri inguruetan aurkitzen dira, baina beste batzuk ez, adib. lehoiak gure mendietan ez omen daude.







Ikusi ze irudi eta argazkiak erabili ditugun muralak apaintzeko. Oraindik ez ditugu bukatu muralak baina begira zeinen politak ari diren geratzen:










PSIKOMOTRIZITATEA



MUGITU MUGITU! GORPUTZA MUGITU!




Ikastolan gauza pilo bat egiten dugu. Orain arte ikusi duzuen bezala, baserriak eta bertako animaliak ezagutzen ari gara, baina gauza horiek ikasteaz gain gure gorputza ere mugimenduan jartzen dugu.

Ikastolan badugu psikomotrizitate gela eta bertan hainbat ariketa egiten dugu.

Hori bai, horretarako hainbat arau errespetatu behar dira. Hona hemen arauak:

1.Lehenengo eta behin arau horiek gogoratzen ditugu:

-ez minik eman

-ez bestea bultzatu

-besteak errespetatu

-...


2.Arauak gogoratu ondoren, oinetakoak kendu eta txukun txukun uzten ditugu.


3.Irakasleak "bat, bi eta hiru" esaten duenean, denok jolastera!!


4. Jolasteko hainbat txoko ezberdin ditugu:

-mozorroen txokoa

-jolas librearen txokoa

-erlajazio txokoa

-...


5. Bukatzeko gutxi falta denean, guztion berriro borobilean esertzen gara eta erlajazio txokoan arnasketaren bidez erlaxatzen gara eta ondoren oinetakoak jantzi ondoren txintxo txintxo ateratzen gara psikomotrizitate gelatik.












BASERRIA EZAGUTZEN.

BASERRIA EZAGUTZERA GOAZ!!

Ikastolako irakasle bat baserrian bizi denez eta bere senarrak baserrian lan egiten duenez, baserria ezagutzera joan gara.

Baserrian ardiak nola jezten diren ikusi dugu, baita oiloei jana eman ere. Bertako txakur batek (kuxkik) txakurkumeak zituenez haiekin jolasten ere egon gara eta untxiak ere ikusi ditugu. Horiez gain, beste animalia batzuk ere ikusi ditugu: ahuntza, antzarra....

Eta gero, ondoko baserriko artzainak gazta egiten duenez, gazta nola egiten den ikasi dugu! Argazki pilo bat egin ditugu eta argazki horiekin bideotxo bat sortu dugu. BEGIRA BEGIRA!!

IPUINEN BIDEZ IKASTEN

IPUINEN BIDEZ IKASTEN!!


Sartu gurekin ipuinen mundura. Asko ikasten dugu eta gainera oso oso ongi pasatzen dugu.

Ipuinen txokoan irakasleak lantzen ari garen gaiari buruzko liburuak irakurtzen dizkigu. Edo bestela, guk ere gure kabuz kuxkuxeatzen ditugu. Animaliei buruzko liburu eta ipuin asko ditugu.

Irakasleak irakurri behar dituen ipuinak guztion artean aukeratzen ditugu asanblada bidez. Irakaslearen laguntzaz guztiok ados jartzen gara edo bestela bozka gehien jaso dituen ipuina irakurtzen digu.

Gaurkoan hiru txerritxoen ipuina irakurri digu irakasleak.

Hemen behean dituzue irakurri ohi dizkigun ipuinen irudiak.

TXANOGORRITXU ETA OTSOA








HIRU TXERRITXOAK


ABESTEN

ABESTEN, ABESTEN, ABES ABES ABESTEN!!!

Abestu gurekin. Gurekin abestera animatzen zaituztegu!

Normalean, abestien bidez hainbat gauza ezberdin lantzen ditugu eta ondo pasatzeaz gain asko ikasten dugu.

Abestiak ere ipuinak bezala modu asanblearioan aukeratzen ditugu

Zuek ere gurekin abestu dezazuen hemen jartzen dizuegu landu dugun abestietako bat.


PINTTO PINTTO

PINTTO PINTTO GURE TXAKURRA DA TA
PINTTO PINTTO BERE IZENA DU.
TXURI BELTZA DA TA EZ DU KOSK EGITEN
BEGI BAT IXTEN DU JOLASTU NAHI BADU.

PINTTO PINTTO GURE TXAKURRA DA TA
PINTTO PINTTO BERE IZENA DU.


Eta hemen gure irakaslea kitarra jotzen.

BIZKOTXOA EGITEN

ANIMALIEK EMATEN DIGUTENA APROBETXATZEN!!

Gaur, hainbeste ikasten ari garen animaliek emandako produktuen bidez errezeta bat burutuko dugu.
Horretarako lehenengo asanblada egin dugu eta guztion artean erabaki dugu bizkotxo bat eginen dugula.
Horretarako beharrezkoak diren osagaiak errepasatu ditugu. Eta bakoitza zein animaliaren bidez lortzen dugun zehaztu dugu.

Eta baserrian egon ginenean intxaurrak oparitu zizkigutenez, bada intxaur horiek botako dizkiogu bizkotxoari.
Begira begira!!

BIZKOTXOA EGITEKO ERREZETA

OSAGAIAK:

-4 ARRAULTZA (OILOA)
-ESNEA. EDALONTZI BAT (BEHIA EDO ARDIA).Guk behiarena erabiliko dugu.
-IRINA.HIRU YOGURT POTE BETETA.
-LEGAMIA. SOBRE BAT.
-OLIOA. YOUGURT POTE BAT BETETA.
-AZUKREA. BI YOUGURT POTE.
-INTXAURRAK
-YOUGURTA (BEHIAREN ESNEAREKIN)

NOLA EGIN:

ONTZI BATEAN IRINA, 4 ARRAUTZAK, ESNEA, LEGAMIA, OLIOA ETA AZUKREA NAHASTUKO DITUGU. ETA GERO INTXAURRAK BOTAKO DIZKIOGU. ONDOREN LABERA ERAMANGO DUGU ETA BUKATZEN DENEAN GUZTION BATERA.....................MMMMMMMMMMMMMMMMMMMMM ZE GOXOA!

BEGIRA BEHEKO ARGAZKIAN, ZEINEN BIZKOTXO GOXOA ATERA ZAIGUN. ETA BIDE BATEZ, BIZKOTXOA EGITEAZ GAIN, OSAGAI BATZUK NONDIK DATOZEN GOGORATU DUGU. ETA NOLA EZ, OSO OSO ONGI PASATU DUGU!!

WEBQUEST

TEKNOLOGIA BERRIEN BIDEZ IKASTEN!!

WEBQUESTA .


Webquestaren bidez hainbat gauza ikas ditzakegu. Guk ikasiko dugun ikusi nahi baduzue eta gurekin batera parte hartu, behean duzuen helbidean klikatu beharko duzue.

Oraindik txikitxoak gara eta horregaitik Lehen Hezkuntzako haurrei laguntza eskatu diegu. Gainera horrela, laguntza izateaz gain, ikastolako beste haurrekin harremanak bultzatzen ditugu eta gainera Lehen Hezkuntzako haurrek pilo bat dakite animaliei buruz eta guk ere horrela asko ikasiko dugu.

Bada, esandakoa sortu dugun webquesta ikusi nahi baduzue hemen beheko helbidean klik egin xaguarekin eta ikusiko duzue zeinen ariketa polita agertu zaizuen.

Animo eta parte hartu!